DISEINU GRAFIKO GLOSARIOA
Diseinu Grafiko, tipografia, inprenta eta sareko hitzak euskarazko glosarioan
Gure ingurunean, elebitan edo modu eleanitzean diseinatzen dugu, eta lan harremanak ere hala eraikitzen ditugu. Baina Diseinuaren lan eremuko euskarazko hiztegia labur geratzen zaigu askotan, eta sareak mundua gerturatu digunetik gero eta anglizismo gehiago erabiltzeko joera dugu.
Nola esaten da sangrado euskaraz? Nola itzuliko nuke tracking?
Glosario honek Diseinu Grafiko arloko hitz ilunak argitaratzen ditu, egunerokoan erabil ditzagun.
Inguruko profesional eta adituen aholku eta aldaketetara irekia dagoen tresna izan nahi du, beraz, ekarpenen guztiak ongi etorriak dira.
Sarrera honen bukaeran Euskarazko Diseinu Grafiko Glosarioa jaitsi ahal izango dezu.