Alaiondo: Diseinua eta ekitearen poza

Alaiondo: diseinatu eta ekitearen poza

Alaiondo Ohiana Kalparsorok eta Nerea Ansak osatutako diseinu estudioa da. Bi ekintzaile hauek Usandizaga Diseinu Grafikoko Zikloko ikasleak izan ziren. Bost urte igaro dira Goi Mailako Gradu Zikloa amaitu zutenetik. Orain beraien esperientzia kontatzera itzuli dira.

Alaiondo Donostiako keler espazioan

Berriki, Ohiana Calparsoro eta Nerea Ansa neska alaiek osatutako Alaiondo Estudioak bi urteko bidaiaren abenturak partekatu eta ospatu zituen Keler de Gros Espazioan.

Alaiondo Usandizagako Diseinu Zikloan

Ohiana eta Nerea Usandizaga Diseinu Grafikoko Zikloko ikasleak izan ziren. Duela bost urte (edo hainbeste?) gure ikasgeletan abenturak bizi zirenez, egungo ikasleekin bat-batean partekatzera gonbidatu nahi izan ditugu Ikasketak hasi eta lan merkatuan sartzeak suposatu duen esperientzia bikaina. Estalkirik gabe.

Eta hala, 2017a Atenearen, gerraren jainkosaren, urtea bezala definitzen dute, jauzi hori ematea nahiko borroka izan baita, eta horrela benetako arazoei aurre egitea.

Denbora honetan ez dira gelditu, lehenik eta behin ekintzaile gisa trebatzea, geroz eta gutxiagoko proiektuei aurre egin eta handik eta hemendik aisialdian parte hartzen, Diseinuarekin lotutako ekitaldi ezberdinetan.

Hori guztia egoitza Aranon duen estudioa izanik, non baratza alde batera utzi ezin utzi.

 

Alaiondo Diseinu Estudioaren aholku batzuk etorkizuneko Diseinatzaileentzat

Hemen Alaiondok bere experientziatik diseinu ikasleei emandako aholku batzuk:

  • Gertukotik hasi eta zabaldu: familia, lagunak eta hortik mundura.
  • Gauza batek, bestea dakar: herriko aldizkariko elkarrizketa bati esker, bezero berriak lortu.
  • Formakuntza jaso: Koop Fabrikan parte hartu zuten eta hor aholku garrantzitsuenetako bat jaso zuten.
  • Bizi Proiektua sortu: bizigarria den proiektua sortu, ekarpen pertsonala garrantzitsua da.
  • Asko mugitu eta bizi: nazioarteko bienal eta bertako merkatuetan parte hartuz.
  • Elkarlanak: jostailu enpresa batekin proiektuak martxan jarri.
  • Egindako lana balioan jarri eta behar bezelako salneurria jarri lanari.
  • Finantza eta ogasun kontutarako aholkularien laguntza jaso.
  • Egiten duzun horretan sinistu eta sinistarazi.
  • Sortzaile eta arloko jendearekin harremanetan egon.
  • Ezetz esaten jakin.