Dani Fano
komiki eta marrazkiekin historiak kontatzen
Dani Fano, euskal komikien ilustratzailea eta egile Donostiar hau, 90. hamarkadan hasi zen Ikastolen Elkartearen material didaktikoa marrazten. Orduz geroztik, bere marrazkiek kartel, kanpaina, liburua, hainbat multimedia material zein komiki ere ilustratu dituzte. Bere lehen marrazkiek umore grafiko tirak, horri osoak, histori labur zein luzeak, textuliburu eta aldizkaritan kolaborazioak izan ziren.
Mutxo!, Ardi Beltza, Kalegorria, Ipurbeltz, Elhuyar, Osatuberri, Gaur8 astekaria edo H28 bezalako aldizkarientzat lan egin du. . 2005 urteaz geroztik, Xabiroi komiki aldizkariaren egile gisa zuzentzen eta parte hartzen du. Horretarako, TeleatoI albumetarako script eta marrazkia egin du. Kalabaza haluzinogenoak (Ikastolen Elkartea, 2010) eta Anubis 3.0 (Ikastolen Elkartea, 2012), Kortsarioen ostatua (Ikastolen Elkartea, 2015) albumaren gidoia eta orain gutxi argitaratu duen Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak.
Beraz gaurkoan elkarrizketa Euskal marrazkilaritzan eta haratago bere irudia jarri duen marrazkilari eta historio kontalari trebea, Dani Fano.