SARRERA FROGA
-
sarrera frogaren inguruko informazioa

DISEINU GRAFIKO ETA PUBLIZITATEAN FORMATU

Diseinu Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloan diseinu grafikoaren eta sormenaren hainbat arlotan trebatu komunikazio agentzi eta diseinu estudioetan profesional kualifikatu gisa lanean hasteko.
Diseinu Grafikoa ikasi Donostian.

Goi Mailan ikasi

Ikas ezazu Diseinu Grafikoa eta Komunikazioa Goi Mailako Grafiko eta Publizitatea Zikloan. Kalitatezko ikasketak egingo dituzu eta maila profesionaleko teknikak eta prozesuak ikasi ere.

Titulazio Ofiziala

Forma zaitez ikastetxe publiko prestigiotsu batean. 15 urte baino gehiagoko esperientzia dugu, aurrera eraman ditugun proiektuek bermatua. Ikasketak pertsonalizatuak dira 15 laguneko taldean.

Formazio Praktikoa

Bi ikasturteetan zehar sormena garatuko duzu, hartara diseinu proiektuak era profesionalean aurrera eraman ahal izateko. Ikas ezazu lanbidea alderdi praktikotik abiatuta. Arloko enpresa hoberenetan egingo dituzu praktikak.

Grafika Publizitateko Goi Zikloko klasean garatutako azken diseinu proiektuak: kanpaina sozialak, ekitaldietarako kartelak, egutegiak, flyers, sare sozialetako kanpainak, liburuxka…

Grafika Publizitateko Goi Mailako Zikloko artikulu nabarmenak. Bertan, diseinu grafikoaren, arte grafikoen, tipografiaren, sormen prozesuen eta gure lanbidearen historiaren egungo egoeraren inguruan hausnartzen dugu. 

Buletina

Diseinu Zikloaren azken ebrrietaz informatu zaitez

Diseinu Formakuntza Sarea

Inguratzen gaituen sormen mugimenduarekin esperientzia partekatzen dugu, Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikideko Zentroan, jardueretan parte hartuz, urtero kolaboratuz Sormen Publizitate Klubaren ekitaldian eta Gipuzkoako eta Euskadi aldeko diseinatzaileen komunitatea sendotzen lagunduz.

Diseinu grafiko, web diseinu, ilustrazio, argazkilaritza eta sorkuntza grafikoaren arloan, oro har dabiltzan sortzaileei Elkarrizketak. Sormen-elkarrizketa hauekin duela hamar urte baino gehiago hasi ginen eta gaur egun Euskal Herriko sorkuntza grafikoko elkarrizketen biltegi handienetako bat bihurtu da.

Diseinu estudio hoberenekin lanean

Hamabost urte baino gehiago daramatzagu diseinatzaileak prestatzen. Donostian, Gipuzkoan eta Euskadin sorkuntzaren eta teknologiaren sektoreko pertsona, enpresa eta erakunde garrantzitsuen sare zabala ehundu dugu. Diseinu eta komunikazio proiektuetan kolaboratzen dugu, bisita ugari egiten ditugu diseinu grafikoko estudioetara, web diseinuetara, komunikazio agentzietara, inprimagailuetara eta inguruko beste eragile nabarmenetara.