Gabonak Zuretzat kartel proposamenak
Donostiako kaleetan gertatzen da guztia.
Udaleko Gazteria sailak aurtengo Gabonak Zuretzat ediziorako irudia egitea proposatu zigun. Antzerki, tailerrak eta jolasak gabon garaian.
Gabonak Zuretzat biztanle gaztetxoenen partehartze zuzena beharko du eta jarduera guztiak hiriko auzoetan antolatu eta gertatuko dira.
Amaia Maguregui izan da aurtengo kartelaren egilea.
Gabonak Zuretzat dioen zeru batetatik, Donostiako kaleetara jolasak, tailerrak, antzerki eta ikuskizunak eta jaiak mara-mara etortzen ari dira, haurrek eta ameslariek gustoko dugun grafismo naifarekin.
Todo sucede en las calles de Donostia. Desde un cielo que dice Gabonak Zuretzat (Navidades para ti) descienden a las calles de Donostia los juegos, talleres, teatros, espectáculos y fiestas, con un grafismo naif que nos encanta a niños y soñadoras.
Lehenengo mailako ikasleok Gazteriako ordezkariak jaso genituen hemen eta talde osoak landu du proposamena.
Gabonak Zuretzat Kartelaren Diseinu Prozesua
Lehenengo mailako ikasleok Gazteriako ordezkariak jaso genituen hemen eta talde osoak landu du proposamena, diseinu proiektu baten alderdi guztiak zeharkatu eta harremanean jarriz.
Lehen pausu bezala, proiektuaren errealitatea ezagutu behar degu, eta horretarako landa lanari ekin genion, GABONAK ZURETZATen inguruko iritziak eta esperientziak jaso; aurreko urtetako irudiak aztertu; antzeko programen ereduak ikusi; haurrek, gurasoek eta gazteek gustoko eta espero dutena zerrendatu; Gabonetako topikoak ekiditen saiatu!;… eta… Zer dira Gabonak zuretzat?
Eta sortzera! Taldean maind map-ak osatu genituen, taldean beti azaltzen dira ideia eroak. Eta behin kokatuta eta burua pil pilean, bakoitzak, kontzeptu nagusi batzuetatik abiatuz, bere ideia eta proposamen grafikoa garatu du.
Froga eta zirriborro pila eginda, berriro zalantzan jarri, pixkanaka irudia borobilduz. Eta gure proposamenak jendaurrean aurkezteko trebeziak ere garatzen goaz honelako proiektuekin.
Sortzaile eta diseinatzaile ezagun eta berrien kartel pila ikusi eta partekatu ditugu, praktika oneneak azpimarratuz. Edozein egunetan gure lanak ere horien artean egongo dira seguru!!
[box]estudiantes de diseño que han participado en este proyecto: Javier Gastón, Daniel Rivas, Miriam González, Cristina Rodrigo, Laida Irastorza, Mikel Urkia, Mariana Martínez, Julieta Torrado, María Méndezz[/box]