Gabonak Zuretzat kartelak 2015
Gabonak iritsi dira eta Donostiako auzoetan haur eta gazte konzentrazio handiak topatzen ditugu, herenegun Amaran, atzo Parte Zamarrean, gaur Grosen,… Gabonak Zuretzat programako jarduera batean parte hartu ondoren bizipoza iristarazten digute guztioi.
Kartel goxoa
Familia guztiek dute etxean, edo poltsikoan kalera irrifartsu atera den haur horren irudia. Bero ala hotz, bufanda eta txapel urdina jantzita. Haur hori, ez da etxean geratu, kaletik doa, auzoetan antolatutako aisialdian parte hartzera. Gabonak Zuretzaten goxotasuna iragartzen digu.
Azken urteetan bezela, urrian hasi ginen Gabonei buruz pentsatzen Publizitate Grafikako Zikloko 1. mailan. Hamabost ikaslek, aurtengo edizioari nortasuna eman nahi zion proposamena landu dute eta Miguel Matador irundarrak burutu du aurtengoa. Proiektu honetan, Donostiako Udaleko Gazteria sailarekin elkarlanean, motibazio altuarekin egin dute lan guztiek.
Kartel diseinua
Ikasitako diseinunaren oinarrizko printzipio batzu praktikan jarri ditu modu nabarmenean: kolorearen kontraste eta harmonia, herenen araua konposaketan, gertuko enkuadrea, irudi sintetiko eta laua, identifikazio erraza,… eta horregatik erraz eta atseginez jasotzen den irudia da. Zorionak egileari eta ekipo guztiari!
Eta hemen proposamen guztiak:
estudiantes de diseño que han participado en este proyecto: Arkaitz Acosta Lopez, Lorea Galan Cruz, Javier Gaston Fresan, Iratxe Goicoechea Bernal, Oihana Hernandez Alonso, Maider Hernandorena Santoyo, Daniel Jiménez Sánchez, Ander Lopez De Arbina Lopez, Miguel Matador Plaza, Maddi Metauten Legarda, Beñat Salare Zubizarreta, Anna Schimpf, Patricia Taberna Solbes, Marina Torres Uranga