Gabonak zuretzat: zu haurra, zu gaztea
Gabonak Zuretzat 2017 edizioaren irudi nagusia diseinatzea proposatu digu Donostiako Udaleko Gazteria Sailak.
Eguberrietan haur eta gazteok ondo pasatzeko aukera paregabea modu koordinatuan eskaintzen dute: tailerrak, jokoak, ikuskizunak, filmak, jaiak, lehiaketak, etab.
Aurten Gabonak Zuretzat programak “Zuretzat” kontzeptuari garrantzia gehiago eman nahian, publiko ezberdinak zailkatu eta bi zatitan banatu ditu jarduerak eta komunikazioa: Haurrak eta Gazteak.
Gu nahiz eta gazteak izan, Diseinu profesioan oraindik haur bezala sentitzen gara, eta gure bigarren proiektua izanik, haurren atalaren irudia sortzeari heldu diogu gogotsu.
Gazteen atala burutzearen erronka, diseinatzaile gazte batek hartu du.
Honek elkarlana suposatu du eta abiapuntu berbera izanik bi hizkuntza, tonu eta estilo ezberdindu erabiltzea.
Gabonak zuretzat, gabonak guretzat, gabonak denontzat
Aniztasuna: jarduerak, partehartzaileak, auzoak…
Aisialdi ez kontsumista, alternatiboa…
Goxotasuna, gertutasuna, irekia…
Dibertigarria, alaia, partehartzailea…
Identitate bereziaren bila, animalia hibridoak sortu ditugu, animalia majikoak, ametsezkoak, denetarako gai direnak, itsaso, zeru eta lurra zeharka dezaketenak. Gabonak Zuretzat programak aurkezten duen filosofiaren eta eskaintzaren metafora direnak.
Eta Gabonetako opari moduan Ilustrazio liburua jaso degu hurrengotarako inspirazio iturri izango dena.
Aurtengo Gabonak Zuretzat Haurrak kartelaren egilea Usandizagako Diseinu ikaslea den Miren Maia izan da, eta dagoeneko diseinatzaile moduan lanean dabilen Anna Schimpfek, gure ikasle ohia izandakoak, jaso du Gabonak Zuretzat Gazteak kartelaren eskaera.