Donostiako Gazteriarekin elkarlana
Gabonak Zuretzat 2020
begirada, aniztasuna, bizipoza
Diseinu grafikoa zuretzat
Usandizaga BHIko Diseinu Grafiko Heziketa Zikloko 1. mailako ikasleok, Donostia Gazteriarekin elkarlanean sortu dugu aurtengo Gabonak Zuretzat haur eta gazteentzako ekitaldi programarako ideia eta irudi nagusia.
Ikus identitate indartsua nahi genuen, aniztasuna, goxotasuna eta bizipoza iradokitzen duena, eta aurten musukoa aurpegian dugularik, bereziki begiradak emozioak adierazteko hainbeste garrantzia hartu duenez, begi ezberdinak izan dira irudi nagusia.
Norberak bere begia, kartela eta animazioa diseinatu du.
Diseinu Proiektua
Taldean
Begirada anitzak
Begirada, emozioa, esperientzia, elkarrizketa, bizipenak, oroitzapenak, begirada anitzak. Ikasle bakoitzak begi bat diseinatu du.
Taldelanean diseinatzen
Taldean egindako lana da, 1. mailako ikasle talde osoa Gazteriako teknikariekin hartueman estuan aritu da prozesuan zehar.
Gabonak Guretzat
Gure bigarren proiektua izan da eta asko ikasteko balio izan du, irudigintza teknika eta teknologietan trebatzeko.
Begirada gazte anitzeko proiektua
Be gi ak
01.
EGITURA AMANKOMUNA
Taldean egindako lana da, ideietatik hasi eta behin begiradaren ardatza hartuta.
02.
14 begirada
Bakoitzak begi bat sortu, hamalau begi guztira, bakoitzari bere ukitua emanez.
03.
HAINBAT APLIKAZIO
Kartel ak, sare sozialetarako animazioa, Gabon Azokako totemak sortuz.
lan partekatua
Diseinu taldea
Norberak bere begia eta kartela eta animazio zatia diseinatzeaz gain, hurrengo ardurak banatu ditugu:
Inprentarako prestatu
Yaiza Fernandez, Nuria López, Nora Paredes, Ane Rodriguez, Ion Ander Sarasola eta Garazi Bereau.
Totemen arduradunak
June Bañeza, Naroa Najera, Leire Orbegozo, Iñigo Royo.
Animazioa arduradunak
Garazi Bereau, Iraia Najera, Verónica Ochoa, Enia Susperregui.
Koordinazioa
June Bañeza Rodriguez, Garazi Bereau Morillo, Yaiza Fernandez Bello, Irene Garcia Herrero, Nuria López Martínez, Iraia Najera Garcia, Naroa Najera Garcia, Verónica Ochoa, Leire Orbegozo
Kolaborazio lam aberazgarria
Diseinu grafikoa zuretzat
Gazteriako teknikariekin hartueman estuan aritu da prozesuan zehar eta beste zenbait diseinatzaile eta arte grafika enpresekin sarean egon gara garapen grafiko zabala egiteko: Anna Schimpf ikasle ohiak banner eta kartel berezien plantilak, Prinsoup-ek bideoa, Adicacomunica-k egitarauaren maketazioa, digitartek inprimatu ditu kartelak eta digitexek totemak. Talde lan ederra!
Komunikazio grafiko proiektu baten fase eta alderdi guztiak bizitzeko, elkarlanean sortu, adostu eta birsortzeko eta ondo burututako lan bat jendaurrean aurkezteko ere.