Ikastetxearen balioak

IES USANDIZAGA PEÑAFLORIDA AMARA

Ikastetxearen marka edo irudi grafikoa izebergaren punta besterik ez da, ikusgarria den zatia. Baina bere oinarrian bere izaera, balioak eta egiteko moduak daude.

Zerk egiten du Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI berezi, zein dira bere balio nagusiak, nola ikusten dute bertan daudenek eta nola da ikusia kanpotik. Marka aldaketa aukera paregabea izan da balioen inguruan hausnartzeko.

 

Edukiak

IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara Marka berrikuntza

1. Ibilbide luzeena duen ikastetxerik handiena

Ikastetxearen ibilbidea aztertzea ezinbestekoa da balore nagusiak zentratzeko. Bere ezaugarri nagusienetako bat aintzinatasuna eta duen tamaina handia da.

Gure ikastetxeak berezia egiten duen beste ezaugarria etapa eta arlo desberdinak bi eraikinetan banatuta izatea da: Usandizaga eta Peñaflorida.

Aspalditik datorkio izena ikastetxeari. Hiru ikastetxe izatetik bakarra izatera pasa zenean, hiruen izena mantendu zuen.

Hurrengo estekan informazio gehiago:

Zergatik aukeratzen dute ikasle eta familiek? Nola ikusten gaituzte beste ikastetxeek?

Ikaslego kopuru handia, bere alderdirik konplexuena izan badaiteke, hau da hain zuzen ere, bere aberastasuna. 2021-22 ikasturtean 1626 ikasle izan dituen ikastetxea da. Hezkuntza eskaintza zabala du: 

  • DBH, Batxilergoa, Gaueko Batxilergoa, ZIG gela, Goi Mailako Zikloa, ikaslegoa eta irakaslegoa anitza da.
  • Bigarren hezkuntzan ikasketa maila eskaintza osoa du, eredu eta ibilbide desberdinak, hautazkotasun zabala posibilitatzen duena. 
  • Ez-derrigorrezko mailetan ibilbide desberdinak eskaintzeko aukera du, ikaslegoaren jatorria zabaltzen duena, bai Batxilergo eta Zikloetan.

Ondorioak

  • Duen neurria dela eta, kopuru hauek izateak, hautazkotasun malgua eta zabalena izatea ahalbidetzen du.
  • Ez-derrigorrezko mailetan, batez ere, ikasleak eroso sentitzen dira, dimentsio handiak eman diezaiokeen babes edo askatasunean.

2. Egungo hezkuntza komunitatearentzat eta gizartearentzat sortua

Markak pertsonek egiten dituzte, pentsonentzat dira.

Ikastetxea Hezkuntza komunitate moduan, hirian eta lurraldean saretuta dago. Marka honekin pertsona ugari sartuko dira kontaktuan eta publiko mota desberdinei zuzenduta dago. Helburu eta erabilera desberdinak izango ditu, beraz. Horregatik, ikastetxearen inguruan dabiltzan publiko desberdinak aztertu ditugu. Zer espero, uste, desio, bizi du hurrengoetako bakoitzak?

  • Egungo ikaslegoa. Peñaflorida eraikinean eta Usandizga eraikinean.
  • Ikaslego potentziala. Jatorrizko ikastetxe desberdinetatik, etapa ezberdinetara datozen ikasleak.
  • Irakaslegoa. Aintzintasuna dutenak, iritsi berriak eta aldi baterako datozenak.
  • Zuzendaritza. Kanpo eta barne harremanetarako erabiliko dutena.
  • Idazkaritzako langileak. Papergintza eta dokumentu ofizialetan erabiliko dutenak.
  • Sare sozial eta webgune arduradunak
  • Atezainak, Garbiketako langilegoa eta beste zerbitzuetako langileak.
  • Gainontzeko ikastetxeak.
  • Hezkuntza Saila.
  • Auzoko bizilagun, inguruko eragile eta ikastetxearekin bestelako lankidetzatan dabiltzanak.

Ondorioak

Irudiak adin eta interes desberdinak dituzten pertsonentzako pentsatua izan beharko du. Ikasle batek edo Hezkuntza Saileko langile batek egingo duen gerturaketa desberdina izango da.

Instituzio serio batek eskatzen duen zehaztasun eta trinkotasunarekin batera, izaera gaztea eta jostagarria izan beharko luke. Sortzen jarraitzeko abiapuntua jartzen duena.

 

3. Balioen bila. Aniztasunaren ekosistema.

Lehen urratsa ikastetxearen balioak zein ziren zentratzea izan da. 

Balio nagusienak zein ziren amankomunena jarri eta biltzeko hiru jarduera egin ziren:

Irakasleak balioen bila

Ikastetxeetako komunitatera gehiago gerturatzeko eta irudi sinbolikoago bat jasotzeko, inkesta batzuk proposatu genizkion IRAKASLEGO, IDAZKARI ETA IKASLEEI. Galdeketa online formularioaren bidez egin zen.Baita elkarrizketa irekia zenbait agenteekin.

Hona hemen inkesten erantzunak:

Usandizagako ikasleen aukerak

Instagrameko kontuaren laguntzarekin,  Zikloko ikasleek inkesta bat sortu eta berrehunetik gora ikaslek parte hartu zuen, Batxilergo eta Zikloko ikasleen erantzunak jasotzeko.

Honelako galderak egon dira: “¿Cuándo te preguntan a qué instituto vas, qué sueles contestar?”, “Zein balorerekin identifika dezakezu ikastetxea?”, “Zein kolorek identifikatuko luke hobe ikastetxea?”

Peñafloridako ikasleen aukerak

Klase ordutan tailer partehartzaileak antolatu ziren, zikloko ikasleak DBH 2. eta 4. mailako ikasgela batzuetan sartuz. Modu ludiko eta metaforikoan hitz egin zuten ikastetxearen identitateari buruz, arropa estiloak, janariak, animaliak etab. abiapuntutzat hartuz. Gehien baloratzen zutena ikastxeak zuen oihan tankera da, etengabeko mugimenduan.

Ondorioak

Guztion artean hausnartuta lau balio nagusi dira ikastetxea berezi egiten dutenak, zentru aintzinakoena eta ikasle-irakasle kopuru aldetik lurraldeko handiena den heinean:

4. Hezkuntza sistemaren baitan egonik bereizgarria dena

Gertuko ikastetxeak

Ikastetxearen izaera hobe ulertzeko, eta gainontzeko ikastetxeen artean Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIren irudia kokatzeko, Ikastetxez ikastetxe, inguruko eta antzeko ikastetxeetatik hasi gara, Donostialdea, Gipuzkoa eta Euskadiko ikastetxeak aztertu eta alderatu ditugu. 

Urruneko ikastetxeak

Estatu, Europa eta mundu mailako ereduetaraino jo dugu, esanguratsuak diren bigarren hezkuntza eta goi mailako hezkuntzarekin lotura duten markak errebisatuz. Publikoak, kontzertatuak eta pribatuak.

Ondorioen artean, hurrengoak ditugu:

  • Marka hauetako asko konplexuegiak dira eta ez daude gaur egungo pantailen beharretarako pentsatuak: ezkutu itxura dutenak, elementu gehiegi dituztenak, kolore anitz dituztenak… 
  • Marka hauetako zenbait ez dira irakurgarriak: testu txikiak eta handiak biltzen dituztenak, testuek forma zehatzak inguratzen dituztenean…
  • Trinkoenak eta soilenak dira eraginkorrenak.

 

 

Marka eredugarriak dituzten  ikastetxeak

Diseinu eta arte ikasketak dituzten ikastetxeen artean eredu interesgarriak topatu ditugu. Bestalde, pribatuen artean, ikastetxe publikoetan baino marka eta komunikazio landuagoak dituztela iruditu zaigu. 

Ondorioak

Hoberen funzionatzen dutenek

  • Forma trinko sinpleak dituzte.
  • Kolore korporatibo bakarra edo bi gehienez. 
  • Tipografia argia dute.

Ikastetxeen izena

Ikastetxeek duten izenen azterketa ere egin dugu.

Izenak gehienetan, dagoen tokiari erreferentzia edo pertsona esanguratsuren bati omenaldia egin ohi dio, ikasketa mailaren deskribapenarekin batera.

Gure Hezkuntza sistema publikoan, beste hiriburu eta herrietan, ikastetxeen fusioen kasuan, garai bakoitzean izen berria sortzeko hartu izan diren estrategia eta irizpideak aztertuz hurrengoa daukagu: 
Duela bi hamarkada arte fusionatutako ikastetxeekin, jatorrizko ikastetxeen izenak mantentzeko ahalegina egin zen, hala nola, Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI edo Zubiri-Manteo BHI.
Bestalde, ondoren elkartu direnak edo sortu diren ikastetxe berri gehienek, tokiari erreferentzia egiten dion izea hartzera jo dute, hala nola, Beasain BHI, Eibar BHI, Hernani BHI edo Luberri BHI.

Ondorioak

Komunikazio eraginkorrari dagokonez, izen laburrak, hobeak dira izendatu eta idatzi ahal izateko.

Baina hori, dakigunez, ez da gure kasua. Eta oraingoz ez da unea ikusi izenaren berpentsatze prozesu horretan murgiltzeko.

 

 

5 Ikasle parte-hartzaileak

2021-22an 1. maila eta 2022-23an 2. mailako ikasleak: Maider Belver Mielgo, Ikerne Bravo Torres, Evon Etxeberria Ezeiza, Sandra Fernandez Sayavera, Naomi Gonzalez Sanchez, Naroa Maiztegui Cestafe, Rubén Marañón Arcas, Eider Rodriguez Calvo, Aleksa Todorova Andreeva, Ane Vega Nanclares.

9. Sarrera erlazionatuak

Honako bi sarrera hauek  Ikus Identitatearen aldaketarekin erlazionatuta daude ere