Ikus Identitate berriaren bila
IES USANDIZAGA PEÑAFLORIDA AMARA
Irudi grafikoaren diseinu egokia ezinbestekoa da edozein ikastetxerentzat. Kalitatezko irudia transmititzeko aukera ematen du, komunitatearen eta kide izatearen zentzua sustatzen du eta ikastetxea mapa sinbolikoan dagokion lekuan kokatzen lagun dezake. Horregatik, Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIk alderdi horri arreta eskaintzea eta kalitatezko irudi grafikoaren diseinuan esfortzu bat egitea, hausnartzeko eta hobetzeko aukera bezala hartu dugu.
Ikastetxean Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Zikloan profesional moduan prestatzen ari diren ikasleak ditugunez, hauek gogoz heldu diote erronkari, guztion laguntzarekin.
Edukiak
1. Irudi Grafikoa ikastetxearen identitatean
Irudi grafikoa funtsezko elementua da edozein ikastetxeren identitatean.
Ikus identitatea osatzen duten elementuek, hala nola, logotipoak, tipografiak, koloreak eta sistema grafikoak, institutua irudikatzeko eta beste hezkuntza-erakundeetatik bereizteko balio izango dute.
Komunikazio grafiko erakargarri eta esanguratsuaren diseinuak ikastetxea posizionatzen lagun dezake ere.
Bereziki garrantzitsua irudi grafikoa sistema moduan ondo diseinatuta egotea, funtzio praktiko eta helburu zehatz batzuk beteko ditu eta. Ikus identitate garaikide batek, ikastetxearen baloreak helarazten lagun dezake aldi berean, seriotasunaren eta hezkuntza-kalitatearekiko konpromisoaren irudia, adibidez. Hezkuntza publikoaren testuinguruan, konfiantza eta sinesgarritasuna funtsezko elementuak dira gurasoak eta ikasle potentzialak erakartzeko.
Gainera, baloreetan oinarritutako ikus identitateak komunitate baten kide izatearen zentzua sustatzen lagunduko du ikastetxearen barruan. Irudi kohesibo eta ezagun batek ikastetxearekin identifikatzen eta haren parte sentitzen lagunduko die ikasle, zein irakasleei.
2. Orain arteko marka eta izena
Orain arteko markak, hogei urtetik gora du. Medio berrietara (pantailan, tamaina txikian,…) egokitzeko zailtasunak dakarzki eta irudia berritu eta sinplifikatzeko erabakia hartu da, honak dituen esentziako alderdi oinarrizkoenak aintzat hartuz.
Orain arteko markak zuen pisua, norabidea, dinamismoa mantenduko dira berritzerakoan.
Bestalde, markaren alderdi nagusinetakoa eta abiapuntukoa izena da. Egungo ikastetxearen markak konplexutasun handia dakar izenaren aldetik. Luzeegia denez, izena oso-osorik ahozkoan esateko zailtasunak ekartzen ditu, eta idatzian irakurgarritasuna eragozten du eta erronka nagusienetarikoa izan da.
3. Inspirazioaren bila
Proiektu hau aurrera eraman dugun bitartean nazioarteko eta inguruko branding eta marka diseinu kasu arrakastatsuak aztertu ditugu.
Aldi berean, branding estrategiko eta komunikazio zerbitzuak dituzten gertuko bi enpresen hitzaldi eta tailerrak jaso ditugu ikastetxean:
Move branding, branding eta ikastetxeen marketan eskarmentu handia duen kontsultoria sortzailearekin hitzaldi-tailerra https://www.movebranding.es/
B comunicación, marken identitatea eta storytelling eraikitzen aditua denarekin hitzaldia https://bcomunicacion.com/.
4. Sormen prozesua
Ikasle bakoitzak logotipo eta isotipo proposamenetarako aldaera desberdinak frogatu ditu, norberak izenarekin nahi izan duen lanketa eginez, gaur egun ikastetxeak duen izenaren inguruan hausnartzeko balio dezakelakoan.
Ikastetxearen balioetatik abiatuz, eta izenak dakarren konplexutasuna kontuan izanda, lehen eskuzko zirriborroen txanda iritxi da.
Zirriborroetatik aukeraketa bat egin eta digitalean froga eta aldaera pila bat landu dira, bide eta aukera anitzak.
5. Proposamenak
Markaren elementu nagusienak izena, logotipo, isotipoa, tipografia eta kolorea dira. Zenbait proposamen egin ziren eta hauen garapen grafiko osoa landu.
Marka proposamen guztiak batera
Marka proposamenak banaka
Marka proposamenen aurkezpen panelak
Identitate zeinu nagusienetatik abiatuz, sistema grafiko oso moduan planteatuko da marka.
6. Aukeratutako bideak
Ideia guztiak aztertu eta bakoitzaren alderdi esanguratsuak azpimarratu dira. Bi norabide nagusi lantzea erabaki zen:
Isotipo sendoa
Isotipo sendoa duena, batetik. Ikerne Bravo.
Markaren isotipoa bi laukiz dago osatua, Usandizaga eta Peñaflorida eraikinak irudikatuz. Irekia dagoen aterpea da.
Logotipoa, Cabin tipografiarekin maiuskulaz idatzita dago, indarra eta egonkortasuna adierazteko. Testu guztiak elkartasunean laukizuzen bat sortzen du, irudian bezala.
Ikus identitateko zeinu sistema sortuko da forma geomerikoekin, ikastetxearen baloreak isladatzen dituena. Aplikazio desberdinetan erabili ahalko da eta koloreak aldatu daitezke, kolore korporatioaren barruan sartzen diren bitartean.
Tipografia argia
Tipografian oinarritutako marka da. izena luzea denez, tipografiarekin ahalik eta bloke argiena sortuz.
Aplikazio desberdinen arabera erabili ahal izango diren bertsio grafikoak dira. Hauek logotipoaren hiru hitzek bukaeran duten A-k sortzen dute, gezi itxura hartzen dute norabidea adieraziz, etorkizunera, aurrera. Isotipo honek izaera pertsonala emango dio markari.
Paleta nudea logotipoan zein aplikazioen fondo edo beste irudi batzuetan erabili daiteke markaren beste ezaugarri identifikagarri bezala.
7 Leloaren bila
Ikastetxearen esentzia iradokiko duen leloaren bila ibili gara haseratik. Balio nagusien identifikazioan sortu ziren lelo edo tagline proposamenak. orain lana garatuagoa dagoela, Hezkuntza Komunitateko partaide guztiok elkarrekin, lelo bila abiatu gara.
ETORKIZUNAK SORTUZ
HASI ETA BIZI
ZURE ERARA
ZU ZEU IZATEKO
ANIZTASUNAREN BIDEA
DESBERDINAK GARA
GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT
AUKERARIK ONENA
ANITZA, OSOA
NAHI DUZUNA IZATEKO
8 Ikasle parte-hartzaileak
2021-22an 1. maila eta 2022-23an 2. mailako ikasleak: Maider Belver Mielgo, Ikerne Bravo Torres, Evon Etxeberria Ezeiza, Sandra Fernandez Sayavera, Naomi Gonzalez Sanchez, Naroa Maiztegui Cestafe, Rubén Marañón Arcas, Eider Rodriguez Calvo, Aleksa Todorova Andreeva, Ane Vega Nanclares. Eskerrik asko!
9. Sarrera erlazionatuak
Honako bi sarrera hauek Ikus Identitatearen aldaketarekin erlazionatuta daude ere: