Kainpainaren labrupena
Kanpaina laburrean
Helburua
Sare Sozilaetan dabiltzan gazteen kontzientzia piztu
Contextua
Gizarte arreta guztia monopolizatzen duen pandemia globala
Soluzioa
Birus matxistaren aurkako musukoak sortu eta zabaldu
Helburua: Sare Sozialetan Birus Matxistarekin Amaitzea
Sare Sozialetan ere
Gazteak sare sozialetan matxismoak duen presentzia handiaz ohartaraztea bilatzen dugu.
Hemen gaude Diseinu Grafikoko ikasle gazteak eta sare sozialak hartu dituen birus matxistari amaiera ematera heldu gara.
Konektatzeko erraztasunak, berehalakotasunak eta harremanetarako sare sozialen orokortzeak, gazteen adierazpen eta komunikazio ereduaren aldaketa suposatu du.
Sarriegi sareetan partekatzen diren testuek, argazkiek, audioek, bideoek, emojiek, pegatinak eta bestelako edukiek Internet den unibertso etengabe hedatzen den desberdintasuna zabaltzen duten estereotipo sexistak eta matxistak erreproduzitzen dituzte.
“Gazteengana iritsiko gara grafiko informal eta errebeldeen bidez eta sare sozialetan zabalduko dugu”
Testuingurua: pandemia globala
Birus matxista
Fribolizatu nahi gabe, baina pandemiaren omnipresentziak kanpaina egiteko esparru agerikoa planteatzen zuen: Matxismoa ere amaitu beharreko birus kutsakorra da.
Hau patriarkatuaren birusa da. Nagusiena bere osagai genetikoa da, hau da, matxismoa. Hau proteina kapside batek estaltzen du, estatu edo gizartea ere deitu genioke.
Birala: birusekin erlazionatuta dagoena.
Birala: Mezu edo eduki bati buruz esana: sare sozialetan oso azkar zabaltzen dena.
Helburua: Sare Sozialetan Birus Matxista Amaitzea
Matxismoaren Aurkako Maskara
Birus matxistaren aurkako babes-neurri ezinbestekoa
Ez kezkatu, egoera iluna dirudi, baina bada biderik. Covid pandemiaren aurkako neurriak hartu ditugun bezala, pandemia sexistaren aurka ere egingo dugu. Eta nola egingo dugu?
Birus matxistaren aurkako maskararekin!
Jantzi dezagun maskara matxismoak ez kutsatzeko eta bidali dezagun mezu hau:
#sareetanere
#enredestanbien
Komunikazio Kanpainaren Datu Laburpena
Kanpainaren Datuak
3.000 musuko
Matxismoaren aurkako 3.000 maskara banatu zituzten gazteen artean
19.412 impresio
Sare sozialetan ere erantzun zabala izan du #enredes traolak
32 Mupi
Kanpaina Donostiako mupi eta markesinetan ikusi ahal izan zen
Matxismoaren Aurkako Maskararen Banaketa Gazteen artean
Musukoak
Matxistaren aurkako maskarak doan banatu ziren
Berdintasun Sailetik, Donostiako Udaleko Gazteria Sailetik eta Usandizaga Publizitate Grafiko Zikloko Diseinuko ikasleekin batera, 1.000 maskara banatu ziren Donostiako gazteen artean.
Kanpainaren indarraren zati handi bat sare sozialetan garatzen da
Sare Sozialetan zabalkunde handia
Sare sozialak publiko gaztearengana iristeko bitartekoak izan dira
Gu bezalako gazteengana iritsi nahi badugu, gure sareen bidez komunikatu beharko dugu. Jakin badakigu Instagram dela azkenaldian gazteen artean mugimendu gehiago dagoen sare soziala, beraz, hor bideratzen dugu gure ahalegina.
Mezuari oihartzun gehiago eman diezaiokeen eta kausa honekin parte hartuko duten pertsonekin harremanetan jartzen gara.
Nabarmentzekoa da @AitziberG -en inplikazio eta zabalkunde lana. Eskerrik asko!
Eskerrik asko hemendik kanpainan parte hartu duzuen pertsona guztiei!
Hiriko mupiek matxismoaren aurkako maskara jarri zuten
Mupis
Hiriko euskarririk ikusgarrienetako batzuek maskara morea jartzen dute matxismoaren aurka borrokatzeko
Ikusgarria da klasean diseinatutako kanpaina eskala handian eta hirian zehar banatuta ikustea. Proiektu heldua eta profesionala, zentzua duena eta helburu argi eta sendoak dituena, bere eginkizuna betetzen duela ikusten duguna.
Dbuseko pantailetan proiektatu zen #sareetanere kanpainaren bideoa
Kanpaianaren bideoa
20 segundo
20 segundo horiek milaka ikustaldiz biderkatzen dira.
130 autobuses
Donostialdeako autobusetan ikusgai egon zen kanpaina
15 egun
Autobus linean 15 egunez proiektatu zen.
Prentsaurrekoa eta ekintza Donostiako udaletxean
Donostiako Udaletxean ekintza
Matxismoaren aurkako musukoen banaketa
Matxismoaren aurkako maskarak banatu zituzten Udaletxe aurretik igaro zirenen artean
Prentsaurrekoan komunikatuaren irakurketa
Usandizagako ikasleek adierazpen bat irakurri zuten prentsaurrekoan
Berdintasun zinegotziaren aitorpena
Udalak eskerrak emateko ekitaldia egin die ikasleei kanpainan izan duten inplikazioagatik
Birus matxistaren aurkako maskarak banatzea Gazteen artean
Musukoak
Matxismoaren aurkako maskarak banatzen ditut
Matxismoaren aurkako kanpaina honi hasiera emateko, matxistaren aurkako maskarak banatu ziren Donostiako Udaletxe aurrean. Bertatik pasa zirenek interes handia erakutsi zuten gaiarekiko eta batek baino gehiagok kausarekiko atxikimendua eta konbentzimendua agertu zuen.
Diseinu Grafikoko ikasleak. indarkeria sexistaren aurkako adierazpena irakurri eta kanpaina azaldu
Prentsaurrekoa Udaletxean
Komunikabideek komunikazio kanpainaren mezua ezagutarazi zuten
Zoritxarrez, egunero ikusten eta pairatzen dugu sareetan birus matxista.
Birus matxista pantailen atzean ezkutatzen da.
Ez gara gaizki egindako estatistika bateko zenbakiak soil-soilik… Eraso birtualak sufritzen eta bizitzen ditugu, baina aldi berean benetakoak, birus matxistaz gaixo dagoen gizartea iraunarazten dutenak. Ez gara sentimendurik gabeko profileko argazki bat, gizarte honetan euren leku nabarmena sentitzen eta izatea bilatzen duten gazteak baizik. Batzuetan, gure etxeetan ere seguru ez gaudela eta gure pribatutasunera mugatuta sentitzen gara.
Argi izan, birusari aurre egingo diogu gure askatasuna lortzeko.
Hemen egongo gara inor falta ez den arte.
Maskara hau jantziko dugu birusa ez kutsatzeko, erne jarraituko dugu matxismoaz ez gaixotzeko eta bial dezagun mezu hau: sare sozialetan ere birus matxistaren aurka borrokatuko dugu.
Donostiako Udaleko Bertintasun ataleko Zinegotziak eskerrak eman zizkien ikasleei beraien lan eta inplikazioagaitik
Berdintasun Atalaren eskerrak
Donostiako Udaleko Berdintasun Ataleko Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak Diseinu Grafikoko Zikloak azaroaren 25eko Indarkeria Sexistaren aurkako Kanpainan parte hartzeagatik eskertu zuen.
Ikasle bakoitzak emakume batek idatzitako diseinuari buruzko liburu bat jaso zuen zinegotziaren eskutik.
Birus matxistak gure harreman birtualak kutsatzen ditu.
Birus matxista WhatsApp txantxetan zabaltzen da.
Birus matxista areagotu egiten da Instagrameko iruzkin lizunetan.
Birus matxistak gure Facebookeko adiskidetasuna mehatxatzen du.
Birus matxistak gure gorputzak erreifikatu ditu dantzatzen ditugun tik-toketan.
Birus matxistak gaixotu egin ditu iristen zaizkigun istorioak.
Birus matxista gure selfieetara jauzi egin da.
Birus matxistak gure sakelako telefonoak kontrolatzen ditu.
#sareetanere
#enredestambien