Naiara Abaroa web diseinatzaileari elkarrizketa: web diseinuan pasiñoia
UI diseinatzaile eta CSS garatzailia
Bi koloretako pilula aukeran eman dizkiote Naiarrari aukeratzeko. Bata gorria, bestea urdina.
Pilula gorriak diseinuaren mundura eramango du eta kolore, forma, erabilgarritasun eta proportzioen unibertsoan murgilduko da. Zibernauten sentsazio eta desioekin jolasteko formula intuitiboak barneratuko ditu.
Pilula urdinak programazioaren mundura eramango du. Internetei egitura eta zentzua ematen dioten kode zurrunetan igeri egiteko aukera izango du. Begirada tekniko eta zehatza garatu, matrixaren funtsa, sustraia ukitu.
Bi pilulak jan ditu mokau batean, sareari forma eta funtzioa ematen dioten bi munduetan egoteko aukera ez du galdu nahi eta.
Hori eta gehiago kontatzera etorri zaigu gaurkoan Naiara Abaroa UI diseinatzaile eta front-end developerra.
hasteko, ezaiguzu nor da eta nolakoa da Naiara Abaroa?
36 urteko ama, etxetik kanpora 12 ordu lanian pasatzen dittuzena, eta halan da be gabari lantzian behin orduak ohostutzen dotsozena lanen bat bolondres moduan etxeko. Burugogorra, ahalegintsua eta Arte Ederratako fakultadetik pasa garien danen moduan, apur bat ameslari eta mistikia, jajaja!
zure web orrian irakurri degu UI designer & front-end developer developer zarela. Zer da hori? nola iritsi zera lanbide horretara?
Erabiltzailientzako interfazen diseinatzailia eta web gunietan bistan dagon zatiaren maketatzailia naz. Nire ibilbidia apur bat kasuala ixan dan arren, pauso koherente batek beste pauso batera eruan nau: Arte Ederretako lizentziatura besapian hartuta lan bila hasi nintzan eta inok ez eustan ezta elkarrizketa triste bat etxeko aukerarik emon. Beraz bi laguneaz batera diseinu eta web enpresa bat sortu genduan. Esperientzi eta eskarmentu gitxiaz, baina munduko gogo guztijjagaz. Bezeruek diseinu grafikua barik weba eskatzen euskuen, eta pantaila aurreko mundu hori jorratzen hasi ginian. Eta holan 12 urte pasa diraz konturatu be ein barik, kodiari bueltak emoten.
alde batetik diseinua eta bestetik programazioa. Sormena eta teknologia ez al dira mundu aldenduak?
Sormena oso organikua da, sormen prozesua batzutan kasuala be bada, eta programaziñoiak bete biharreko arau finko batzuk daukozen arren, teknologijjan, era berian, arazo bateri soluziñoia topa bihar jako, eta hori oso ariketa kreatibua da. Mentalki oso sentsazio ona eragiten dost, lan batetik bestera salto egitiak: diseinuak exigitzen dittuzen sormen eskakizunak izten daben nekia, kodiak daukon 2+2=4 predezibliak guztiz baretzen dau. Eta alderantziz be balijjo dau, 8 ordu matrix irakurtzen egon eta gero, kolore eta formak lantziak, buru mekanismuek harnas hartzen dabe. Askok galdetzen doste ia zer gustoko doten gehijjao: diseinua edo kodia. Eta nire erantzuna beti da bardina: nor dozu maittiago, ama edo aitta?
hainbat sare sozialetan aurkitu zaitugu. Nola eramaten da bizitza lurtarra eta bizitza birtualaren arteko oreka?
Oreka? Ez dakitt hori existitzen dan. Aukera kontu bat da. Norberen intimidadia ze punturarte publiko bihurtu nahi dan aukeratu bihar da, eta behin ariketa hori egin eta gero, aurrera jarraittu. Ni beti ixan naz nahiko exibizionistia (eskerrak nire etxeko aurrian bizilagunik ez daukaten, jajaja). Nire lana ezagutarazteko asko lagundu doste sare sozialek eta nire lan esparruko jende asko ezagutzeko aukera be emoten doste. Nitzako, beste lan tresna bat diraz, gustora erabiltxen dorazen tresnak.
zure web orria www.csswinner.com sarietan nominatua agertzen da Zer da hori?
Sarian web polittak edo kalidadekuak saritzeko galerijjak dagoz, eta csswinner.com galeri horretariko bat da eta CSS originalenak daukezen web guniak aukeratzen dabez. Azkanian galeri honek web tendentziak sortzeko balijjo dabe, danok joten dogulako orrialde hoietara ispirazio bila.zer dira CSS3 eta HTML5? Zer egin daiteke horrekin? zure ustez zer onura ekarriko dituzte hizkuntza berri hauek?
Webak iraultza aldijja nozitu dau azkan urtietan, web estandarrak euki daben azkan pausuari esker. Pausu hori HTML5 ixan da, horren barruan HTML5, CSS3 eta JS dagozelarik. Teknologia honek daukon potentziala handijja da, baina ez teknikoki bakarrik, filosofikoki be bai. Helburua web estandar bakar bat sortzia da, eta honek nabigatzaile eta dispositibo ezberdin danetarako baliokidiak dirazen oinarrijjak zehaztia bideratzen dau. Weba multiplataforma bihurtzen da, eta bere kontextuarekiko independiente. Web garatzaile modura guztiz ados nago filosofia honegaz, multinazional ezbardinak teknologijja euren onurarako sortzen eta aldatzen daben ikustia ez jatelako gustaten. Software askien alde nago eta web komunitatiaren injjarrian sinistuten dot. HTML5ak weba era aske baten garatzeko beta emoten dosku.
CSS preprocessors kontuetan murgildua omen zabiltza. Zer da hori? Zertarako balio du?
CSSa weba maketatzeko eta estiloak emoteko hizkuntza da. Oso hizkuntza informatiko sinplia da eta programaziñoko beste hizkuntzak eukitxen dabezen zenbait ezaugarri falta dittuz, adibidez, exin dira bariabliak erabili, ezta funtzio edo eragiketa aritmetikorik be. Preprozesatzailiak, bariable eta funtzio honek erabiltxeko aukera emoten dosku CSSien baitan, lan prozesua harinduz eta kode modularrago bat sortuz.
sareko hainbat proiektutan lan egin dezu. Ze gauza ikusten dituzu ezinbesteko interface on bat diseinatzerako orduan?
Azkan interfaz tendentziak oso interesgarrijjak iruditxen jaraz, sinpletasun eta ulergarritasunari garrantzijja emoten dotselako. Behingoz mundu digitala mundu errealetik urrundu da, arazo digitalari soluzio digital bat emonez. Ezinbesteko ariketa, soberan dagozen elementuak baztertzia da. Zer aportaten dau degradau, gerizpa edo borobildutako erpin batek interfaz baten? Ezebez. Elementu estetikuak baztertzen hasi bihar gara, diseinu on bat lortzeko. Kontraesana irudittu arren, holan da. Diseinu bako diseinua da interfaz egoki bat. Edukiña da erakutsi biharrekua eta ez botoi baten gerizpa politt bat. Kontutan ixateko beste kontu bat, gaur egun dagon pantaila ezberdinen erresoluziño dantzia da. 320px-etan hasi eta 2680px arteko pantaila baten ikusi leike gure weba eta hori kontutan euki bihar dogu, erabiltzaile bakoitzari esperientzia egoki bat emoteko.
nola ikusten dezu web garapenaren mundua Euskal Herrian?
Oso potente ikusten dot. Web garapen inguruko hainbat ekitaldi egiten diraz, eta gero eta injjar gehijjao hartzen doiaz. Garatzialiak gure kobetatik urteten hasi gara, gure frikitasuna argitara ataraten, jajajaja. Elkarlanian dago gakua, eta sektore hau oso parte hartzailia da. Norbere ezagutzak bestiari erakusteko nolabaiteko griña ikusten dot, eta horrek asko errezten dittuz gauzak. Etengabe ikasten egon bihar gara, eta elkarbanatze mekanismo honek bizirik mantenduko gaittuz. Aspaldijjon Euskal Herritik kanpoko ekitaldijjetan egon naz, eta euskal garatzailiak hor dagoz beti punta puntan.
sarean ikusi degu RETA enpresan lan egiten dezula. Nola txertatzen da zure papera talde lanaren prozesuan?
Diseinatzailien eta programatzailien arteko elkarlana etengabia da. Batzuetan eurak eskatzen dostez lanak eta sarri buruan daukaten zeozer gauzatzeko neuk egiten dotsate eskakizuna backend-a lantzen dabenari. Web garapen baten lehen pausua UXa da (user experience), eta honetarako prototipuak egiten diraz, web gunien erabilgarritasuna neurtzeko. Prototipo horreri diseinua emoten jako, eta programatzailiak funtzionalitatia emoten dotse. Baina hain sinplia emoten daben lan fluxo hau, batzuetan zaildu etxen da. Web garapena organikua da, eta aurrera eta atzera asko egon leikez. Arte hutsa da joan etorri horretan lan orduak optimizatzia.
nondik ateratzen dituzu ideiak? ze web orri aholkatuko zenizkiguke diseinuaren inguruan? eta web teknologien inguruan?
Web tendentziak http://www.awwwards.com/ eta http://www.csswinner.com/ moduko orrialdietan begiratzen doraz. Aholku moduan, egunero web gune honetatik buelta bat emotia gomendatuko neuko. Diseinatzaile batek, merkatua zelan dagon oso ondo ezagutu bihar dabelako, beti azkan estetikak nundik nora doiazen kontrolatuz. Alde teknikuari dagokionez, http://www.html5rocks.com/es/, http://css-tricks.com/ eta http://www.smashingmagazine.com/ diraz nire betiko iturri. Diseinu arluan beti azkan barrijjen ganian egotia beharrezkua bada, teknikoki are garrantzitsuago da hau. Egunero agertzen da zeozer barrijja, nabigatzaile aktualizazio bat edo norbere lan egiteko modua errotik aldatzen daben tresna iraultzaile bat. Sisifon mituen modukua da lanbide hau: harrijja mendi gorarte eruatia lortzen dozunian, osterabe jausten da behenganera eta barriro gora eruatia besterik ez jatzu geratzen. Eta holan etengabe.
amaitzeko, diseinu ikasleentzat aholku batzuk ematerik?
Ez naz ni inor inori aholkuak emoten ibiltxeko, baina hor doiaz hiru burutaziño. Ia balijjokuak gertaten jatsuezen:
Ikasi-ikasi-ikasi: Egunero ikasi zeozer. Zuen ikasle garaijja ez da bukatzen titulua jasoten dozuenian. Orduantxe hasiko da benetako ikasketia, gabari kendu biharko dotsazuezelako ikastorduak.
Mobidu: Ez geratu kobazuluan zuen diseinu eta proiektuak garatzen. Ezagutzera emon, nahi dozuen moduan, baina plazara atara. Sare sozialak erabiliz, ekitaldijjetara juanez, atiak joz, jentiagaz elkarbanatzen…
Pasiñoia. Horixe da lanbide honek eskatzen dabena. Ez dago ikaslerik argijjena ixan bihar etorkizun eder bat eukitteko, elkarlanian atera biharreko lanak egin bihar doguz, beraz danontzako lekua dago, konpetitibitate antzuen ganetik. Gogua dagon neurrijjan zeregina dago.