Real Sociedad Fundazioarekin elkarlana
Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren laugarren edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren laguntzarekin, Pasa hitza! lemapean.
Real Sociedad Fundazioak kirol, kultur eta gizarte jardueren sustapena eta zabalkuntza du bere egitekorik nagusia. Hezkuntza sarean murgildurik dago hitzarmen eta proiektu ezberdinen bidez. Hau izan da horietako elkarlan bat. Usandizagako Diseinu Grafiko Zikloko Arri Solana ikasleak Bertso Derbi honetarako irudia eta komunikazio euskarriak proposatu ditu.
Bertso Derbirako irudia
Abenduaren 14an, igandean, Anoetan jokatuko dute Realak eta Athleticek ligako partida. Aurretik, ordea, eguerdiko 12:30etan Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Elkarri hitza pasaz kantuan izango dira sei bertsolari.
Kirola eta kultura uztartzeko ahalegina egin nahi da. Horretarako, zaleek kalean bistaratzen duten festa giroan barneratuko da goizetik hitzaren jaia. Reala eta Athletic fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.
Baloia darabilte jokalariek; bertsolariek hitza dute instrumentu. Jokaldia bezala sortzen dira esaldiak eta bertsoak. Bertsoa ere futbola bezala jarduera kooperatiboa baita, bertsolariek elkarlanean egiten dutena. Bertso saio bat izango da, derbia gai hartuta.
Balón y palabra
Un BALÓN donde pueden leerse fragmentos de la palabra BERTSO. Una metáfora o un poema visual, algo simple y expresivo a modo de sátira, haciendo referencia a lo lúdico y al juego; que además son recursos propios de las dos modalidades: Bertsolarismo y Fútbol.
Un creación de Arri Solana estudiante del ciclo de Diseño.Para entender lo que es el Bertso Derbia se ha utilizado la metáfora como recurso de comunicación. Consiste en hacer una síntesis de dos conceptos: Literatura y Deporte.
Una nueva dimensión entre la semántica y lo visual. Síntesis entre la palabra y el objeto con el que se crea la jugada. Un término medio entre lo que leemos y lo que vemos. Se trata de operar en un cambio de código y de signos, de materiales y soportes para expresar algo que se podría decir. El balón como página en blanco.
El slogan pasa hitza! reafirma esta idea. Es un juego de palabras donde se ha sustituido balón por palabra, y que además de significar por sí misma, genera nuevas lecturas e interpretaciones.
Informazio gehiago: http://fundazioa.realsociedad.com/document/view/181718