Thebalderen izenemate orria diseinatu degu urtero bezala. Koldo Almandozekin batera thebalderen erredakzioa bixitatu, buru belarri sartu gara aldizkari eta fanzineen munduan. Pinterest eta Saretik erreferente pila jaso eta «The baldeko pareta» sortu genuen klasean. Inspiration badakizue. Txinako bidaian harturiko argazkia zirudien gelako paretak. Inguruak ere girotzen omen du sormena.
Egia esan nahiko motibatuak geuden The balde aldizkarian argitaratzeko aukera izanagaitik bakarrik. Askok lehenagotik ezagutzen genuen aldizkari berezi hau eta bere grafika indartsuak miresten gintuen.
MindMap edo IdeiaMapa batzuk ere sortu genituen kontzeptu nagusiak atera eta norabide sortzaileak bideratzen hasteko. Majina ideia atera ziren hauetatik: berritzailea, hauskorra, sorpresa, ilusioa, kulturanitza, generazioarteko, ikusgarria, kolaboratzailea, arriskatua, iraunkorra, aldagakorra, barregarria, nazioartekoa, elebiduna, gertukoa, sortzailea, oparia, kontraesankorra, dibertigarria…
Hemen behean hainbat emaitza… diseinu profesionalak eh! begira hor bukaeran potolitoa solte geratu da, ez duela ba taldean sartu bahi… ze egingo diogu ba, Miamiko diseinatzaile berriren bat izango da…
[nggallery id=63]
[quote float=»none»]
The balde aldizkariak, bere izaera propioa zizelatu du aldizkarien panoraman. Aldizkari bisuala da nagusiki, testuak euskaraz eta ingelesez argitaratzen dira eta bi hilabetero eta dohahinik banatzen da. Ez gara tendentzia aldizkari bat. Ez diogu irakurleari zer jantzi, entzun edo gustatu behar zaion esaten. Diseinuari eta edukiei dagokionez, anarkikoa, atenporala eta bakarra da the balde.
Eskuartean duzuna gonbidapen bat da. The balde aldizkariak urteak daramatza jarduera ezberdinetan dabiltzan sortzaileei, bi hilabetero ateratzen den aldizkariko harpidetza orriaren diseinua eskaintzen. Lan honengatik ez dugu diru ordainik eskaintzen, baina harpidetza orria egiten duten artistak gure kolaboratzaile zerrendan sartu eta etorkizuneko lanetarako zerrendan izaten ditugu. Horretaz gain, jakina, aurrerantzean aldizkariaren harpidedun bilakatzen da. Harpidetza orrialdearen diseinua guztiz askea da.
[/quote]
Lankidetza proiektu hau gustokoa dugu, izenemate orria diseinatzea lan fresko ireki eta dibertigarria da. Tipografiak jaitsi, diseinatzaile galaxia bat hautsi, dena ehunka koloretan gertatzen da azkar, bixi bixi, eta abiaduran ezer ez da dirudiena, denak balio badu..¿ezerk ez du balio?. Koldok esan zigun ez begiratu hainbeste amaiera, prozesuan gozatu, ñabardura horietan egon daiteke magia. Haiku japoniarra zirudien hura praktikan jarri dugu berriro ere eta Fanzine sortzaile hauekin batera amets bat bete degu: izan nahi duguna izatea egin nahi duguna eginez.
[box]alumn*s curso 2012: Borja Arrillaga, Iñigo Echeberria, Sandra Garayoa, Yeray Gascon, Nerea Isasa, Teresa Jimenez, Jurema Martin, Selene Martin, Mikel Mediavilla, Maria Mendez, Sonia Muro, Maialen Navascues, Daniel Oppenheimer, Daniel Redondo, Maialen Uriz, Yeray Vega, Sabela Viturro[/box]
Ohhhhh… I really want a thebalde´s diary. By the patilla.
Saludos desde Andazulía.
L.
First agenda for Andazulía ;). By thebalde. Mándanos tu dirección postal por email y te la haremos llegar. Zorionak!
saludos desde Donostia
Waaao :-)
Eskerrik asko
L.
Luis,envianos tu dirección a moc.l1734888989iamg@1734888989ngise1734888989dnasu1734888989 y te la mandamos today mismo
Han salido cosas muy interesantes! Gran revista!
very very intresting! marchando segunda agenda. Zorionak Antonio!
Lan EDERRA! ja!
ederra, dibertigarria, mugitua, desberdina, garaikidea… and the third agenda for our dear friend Arri Solana!