Jankideen kopurua dela eta, jantoki-zerbitzua bi txandatan antolatzen da: lehenengoak 12:15etik 12:45era bitartean jaten du astelehen, astearte eta ostegunetan; bigarrenak 13:00etatik 13:30era bitartean, egun horietan bertan. Asteazken eta ostiraletan txanda bakarra dago, goizeko eskolak amaitu bezain laster jaten duena.
Ez dugu sukalderik eguneroko menuan zerbitzatutako platerak prestatzeko. EUREST enpresak zerbitzatu arte mahaietan bero mantentzen diren termo edo iturrietan hornitzen du janaria. Ematen diguten janaria ezin dugu ezertan aldatu, eta, beraz, ezin izango da etxekoa edo jatetxekoa bezalakoa izan.
Ikasturte osoko jantokiaren guztizko kostua zortzi kuotatan banatuko da, urritik maiatzera bitartean hilero ordaindu beharrekoak, biak barne. KUOTA HORIEK HILAREN HASIERAN HELBIDERATUKO DIRA, HILAREN 3 ETA 7 ARTEAN, GUTXI GORABEHERA. Itzulketarik egon ez dadin behar diren funtsez hornitzea eskatzen da, itzulketa horiek dagokion familiari jasanaraziko zaizkion gastuak baitira.