Premia bereziak dituzten ikasleentzako hezkuntza-espazioa
Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) hezkuntza-espazio bat da, non behar bereziak dituzten 16 eta 20 urte bitarteko gazteak helduen bizitzako erronkei eta lan-jardunari ekiteko prestatzen diren. Zereginen Ikaskuntzarako Gelaren prozesuak lau urteko iraupena du.
ZIG-AAT aretoa Peñaflorida Institutuan dago. Tailer-gela hau hainbat txoko edo espaziotan banatzen da, eta bertan hainbat proiektu eta tailer garatzen ditugu. Gainera, azken ikasturtean, ikasleek praktikak egingo dituzte GUREAKen tailer profesionaletan.
ZIG/AAT gela Peñaflorida Institutuan dago.
Astelehen, astearte eta ostegunetan
Ikasle bakoitzak Lan Plan Indibidual (LPN) bat izango du
Jarraipen estua egiten degu senideekin
Hiruhileko bakoitzaren amaieran, oharren txostena eta jarraipen-bilera egiten ditugu.
Amaitzen denean, ikasleek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri ofiziala jasoko dute