Marrazketa artistikoaren hizkeran aski dira hiru letra. L linea adierazteko (aztertzeko, ahokatzeko, proportzioak emateko…), O orbana adierazteko (argi-ilunen bidez bolumetria itxura emateko) gero K kolorea adierazteko, simulazio orok bizitza irudikatu dezan.
Irakasgai honetan ikus-entzunezkoen kultura osatzen duten bitartekoetara hurbilduko gara. Ikus-entzunezkoak hizkera berezia du. Gu bere kodea azaltzen saiatuko gara.
Diseinuaren helburua behar bat adieraztea edo askatzea da. Sormenari naiz teknikari dagokion eremuan aritzen denez, bere izaera funtzionala delako, oso ongi definitutako ezaugarriak ditu. Irakasgai honetan, diseinu grafikoaren oinarriak aztertzen dira sortze-prozesuaren abiapuntu gisa.
Sortze-prozesua denboran zehar nolakoa izan den ezagutzeak artistaren mundu-ikuskera, artistaren zein garaiaren arteko harremana ulertzeko aukera ematen digu. Era berean, haietako bakoitzaren ekarpen estilistikoa ezinbestekoa da artearen inguruko jakin-mina duen ikaslearen prestakuntzarako.
igo^