• Arte Batxilergoa

  • Irakasgaiak

  • Tailerrak

Argazkigintza


Bat-bateko irudiaren garaian, argazkilaritza ezinbesteko teknika da. Argazkilaritza argiarekin marraztearen artea da, koloreak irudikatzearena, formen bidez pentsatzearena…

Eskultura


Eskultura da ezagutzen den jarduerarik zaharrena. Hasiera-hasieran, lehen eskultoreak buztina landu zuen, egun eskulturak sortzeko erabiltzen ditugun materialetan malguena. Gerora, mesedea eskertzeko, gizakiak jainkoak asmatu zituen, forma eman zien gisa guztietako materialak, biziak zein hilak, erabiliz: buztina, harria, zura, metala. Kontzeptua, teknika da eskultura, irudimena, lana. Ezin ditugu ahaztu birtual bezain egiazko diren grabitatea naiz denbora. Denborak –airea, haizea, ura, argia moldatzen dituen eskultore handiak– egunero erakusten digu ispiluan gure eskultura amaitu gabea.

Pintura


Margolan bat izaeraren begietatik ikusitako naturaren ikuspegi bat da. Motiborik hutsalenak antzeztoki bilakatzen dira, marrak, kolore-orbanak, argi-ilunak, berriz, benetako antzezle.

Liburu Lantegia


Teknika tradizionalek zein grabatuaren teknikek (xilografia, punta lehorra, akuafortea, urtinta…) liburu-formatuaren ilustrazioak osatu dituzte 500 urtean. Lantegi honetan errealitatea aintzat hartuta arituko gara, baita aurkari duen laguna ere: fantasia.

Ordenagailuz landutako Marrazketa Diseinua


Ordenagailua ezinbesteko bihurtu da sorkuntza-prozesuan. Ikaslea etengabe aldatzen ari den baliabide honetara hurbiltzea da irakasgai honen helburua. Horretarako, irudi originalak marrazteko edo sortzeko aukera ematen duten ilustrazio-aplikazioak erabiliko ditugu, irudiak manipulatzea ahalbidetzen duten irudi-ediziorako aplikazioak, multimedia-edukiak, eduki dinamiko zein interaktiboak sortzeko aukera ematen duten marrazketa bektorialerako aplikazioak.

igo^